Artilezko bitxigintza tailerra, helduentzat

Otsailaren 25eko arratsaldean tailer berezi bat antolatu dugu Alluitz Naturan. Helduei zuzendutako bitxigintza tailer bat izango da.

Artilea lantzen ikasiko duzue, nork bere etxera eramango dituen bitxiak eginez. Gure baserri-eskolan eskainiko dugu tailerra, beraz artileaz ikasteaz gain, arratsalde eder bat pasatuko duzue naturan.

 

Bakarrik edo taldean etor zaitezke.

Ordutegia: 17:00etatik 18:30etara

Lekua: Mendiola auzoa 25, Abadiño, Bizkaia.

Prezioa: 20€ partaide bakoiotzeko (bertan egiten da ordainketa tailer egunean)

 

Etortzeko edo informazio gehiago behar baduzu idatzi edo deitu 688875120 zenbakira edo info@alluitznatura.com emailera.