Esperientzia top

Artzain egun batez udan

Profesionala / Patxi Solana

Deskribapena

Patxi Solana artzainak bere egunerokoa partekatzera gonbidatzen gaitu Euskal Herriko paisaia harrigarrienetako batean, Urkiolako Parke Naturalean.

Prezioa

Prezioak:

0-2 urteko txikiak: dohainik
3-12 urteko umeak: 8€
Nagusiak (13 urtetik gora): 20€

Onartutako proportzioa: gehienez 3 haur heldu bakoitzeko.

Udako ekintza egunak:

Uztailak 13, 14, 20, 21, 25 (eguena) eta 28

Abuztuko egun guztiak, bai asteburutan zein astebitartean; abuztuak 1, 2, 7 eta 13 izan ezik.

Abuztuko astelehenetako erreserbak email edo telefonoz egin behar dira, barkatu eragozpenak.

Elkartubanatu

Online booking

Izena
Email
Mobile phone
Date 1
Language
Nagusi
Ume (3 urtetik 12ra)
Ordutegia
Book correctly made
Missing some data
This schedule is already reserved
It was overbooked

Antolatu zure erreserba

Etorri aurretik, egizu erreserba hemen edo gurekin harremanetan jarriz.

Informazio

688875120
(info@alluitznatura.com)

Zatozte artzainaren eguneroko zereginak partekatzera: ardiak jetsi, bildotsei biberoia eman, ardiak eskuz elikatu, mamiak egin,  taloak prestatu…

Hasteko, gure ingurua ezagutu eta gatzatuak egingo ditugu, Idiazabal gazta nola egin ikasten dugun bitartean.

Hamaiketako bezala, taloak egingo dituzue, txokolatearekin jateko.

Ondoren, kortara joango gara. Han, ardiei jaten emango diegu gure eskuekin, eta bildotsei biberoiarekin. Ondoren, ardiak eta poniak ezagutuko ditugu, haiekin tarte bat pasatuz. Ardiak jeisten ere ikasiko dugu.

Azkenik, lehenago egin ditugun gatzatuak dastatuko ditugu.

Ekintza bukatu ondoren, hemen bazkaltzeko aukera izago duzue, etxetik janaria ekarriz gero.

Gure artzai txakurrak eta baserriko animaliak, lagun izango ditugu egunean zehar.

 

NOIZ

Udan


IRAUPENA

 4 ordu inguru


HASTEKO ORDUA

10:00


KOKAPENA

Mendiola Auzoa  25

Abadiño (Bizkaia)