Esperientzian, bisitariek artzainarekin eguneroko zereginak partekatzen ditu: ardiak jetzi, bildotsei biberoia emotea, artaldei eskuz elikatu eta gozatu ikusten nola gure artzaintxakurrek artaldea bideratzen dute.
Esperientzian, bisitariek artzainarekin eguneroko zereginak partekatuko dituzte: ardiak jetsi, bildotsei biberoia eman, ardiak eskuarekin elikatu, ardi-esnearekin gatzatuak egin, baserriko animalien konpainiaz gozatu…
Hasteko, gure ingurua ezagutu eta gatzatuak, mamiak, egingo ditugu, Idiazabal gazta nola egin ikasten dugun bitartean.
Ondoren, kortara joango gara. Han, ardiei jaten emango diegu gure eskuekin, eta bildotsei biberoiarekin. Ondoren, ardiak eta poniak ezagutuko ditugu, haiekin tarte bat pasatuz. Ardiak jeisten ere ikasiko dugu.
Azkenik, lehenago egin ditugun gatzatuak dastatuko ditugu.
Ekintzabukatu ondoren, hemen bazkaltzeko aukera izago duzue, etxetik janaria ekarriz gero.
Gure artzai txakurrak eta baserriko katuak, lagun izango ditugu egunean zehar.
NOIZ EGIN
Asteburuetan edo jai eguneatan, beti aurretik izena eman behar da.
IRAUPENA
3 ordu eta erdi – 4 ordu
HASTEKO ORDUA
10:00
KOKAPENA
Mendiola Auzoa 25
Abadiño (Bizkaia)