Helduentzako paperezko saskigintza tailerra

Martxoaren 11, arratsaldez, paperezko saskigintza tailerra antolatu dugu Alluitz Naturan, helduei zuzendua.
Papera berrerabiliz, nork bere etxera eramango dituen saskiak egingo dituzue. Oinarrizko teknikak ikasiko dituzue eta hauek aplikatzen hasiko zarete. Gure baserri-eskolan eskainiko dugu tailerra, beraz ikasteaz gain, arratsalde eder bat pasatuko duzue naturan.
Bakarrik edo taldean etor zaitezke.
Ordutegia: 17:00etatik 18:30etara
Lekua: Mendiola auzoa 25, Abadiño, Bizkaia.
Prezioa: 20€ partaide bakoiotzeko (bertan egiten da ordainketa tailer egunean)
Etortzeko edo informazio gehiago behar baduzu idatzi edo deitu 688875120 zenbakira edo info@alluitznatura.com emailera.